Imagen cabecera

Bazkideak

LIFE NITRATOS Europako proiektu bat da, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak sustatutakoa, eta onuradunak GAN S.A., INTIA S.A.  enpresa publikoak eta CRANA Fundazioa dira.

 

gavrn GAN S.A. S.A. lurpeko urak aztertzeaz arduratzen da, Ebroren akuifero alubiala modelizatzearen bidez. Akuiferoan dauden nitratoak nekazaritza-jardueretatik datoz; beraz, holako nekazaritza-lanak kontrolatzean badira, lurpeko uretara ez da nitratorik iritsiko.
 intiasa INTIA S.A. lur azaleko urak nitratoez kutsatuak ote dauden aztertzeaz arduratzen da. Lehenik eta behin, nekazaritza-lanek zer-nolako ondorioak dituzten aztertzen dihardu, bai eta zer ongarri organiko eta ezorganiko erabiltzen diren nitratoek eragindako kutsaduran; hartara, ureztapeneko arro pilotu bateko sarrerak eta irteerak aztertzen ditu. Eta, bestetik, abeltzaintza intentsiboari eskainitako arro pilotua ere aztertuko du, ustiategietako minden kudeaketatik eratorritako nitrogeno sarrerak eta irteerak aztertzeko.
crana Proiektuaren emaitzak erkidegoan, Espainian eta Nazioartean ongi zabaltzea bermatzeko, CRANA zabalkunde lanetan arituko da, esperientzia zabala baitauka ingurumen arloko informazioaren zabalkundean, bai eta ingurumenarekin lotuta dauden politiken sustapenean ere.
Hiru azterlan horien bidez, oso ongi jakinen dugu zer-nolako eragina duten Nafarroako nekazaritza-lanek lur azaleko nahiz lurpeko uren nitrato edukietan. Hori esker, era berean, ondorioak atera eta, gaur egun, azterketa egiten ari den eremuetan aplikatzen diren ekintzak eta neurriak ebaluatuko ditugu, eta, ekintza eta neurri horiek eraginkorrak ote diren ziurtatua ez badago, planez bestelako neurriak proposatuko ditugu.

 

 

 

 

Elkartutako erakundeak

Uraren Zerbitzua. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia. Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua.

Nekazaritza Zerbitzua. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia. Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua.

Logo Gobierno de Navarra Logo GAN Logo INTIA Logo Fundación CRANA